San Andres Apostoluaren eliza (Birgaragoien)
Birgaragoien herrian, San Andres eliza itzela altxatzen da. Nahiz eta herrixka 1025. urtetik dokumentatuta egon, tenplua XII. mende bukaerakoa edota XIII. mende hasierakoa da. Barrualdean Erdi Aroko bataiarri izugarri bat dago.
San Joan Bataiatzailearen Lepoaren Mozketaren ermita (Zekuiano)
Egun, Zekuiano Laminoriako herri txikia da. Zekuianoko elizan denboran zehar egindako hainbat aldaketen aztarna kontserbatzen ditugu. Oro har, tenplua erromanikoa da, baina beste estilo artistikoetan egindako handitzeak ditu ere.
Bakardadearen baseliza (Atauri)
Atauritik Maezturako bide berdea hartuz gero, zailtasunez bizirauten duen ermita erromaniko xume batera helduko gara. Tenpluak Arabako burualde zaharrenetariko bat eta portada originala kontserbatu ditu.
Zelaiko Andre Mariaren baseliza (Maeztu)
XII. mendeko bigarren erdiko tenplu erromaniko honen kontserbazio egoera aparta da. Dudarik gabe, eraikinaren harribitxia portada da, bertan lan egindako tailerren maila teknikoa zein kreatiboa ederki islatzen baitira.
Garbikundearen Andra Maria eliza (Lopidana)
Zadorra ibaiaren ertzean eta Gasteiztik 7 kilometroetara, Lopidana herria dago. Bertan, jatorri erromanikoko tenplu harrigarri bat dago: Garbikundearen Andra Maria eliza. Mendeetan zehar izandako garapena maisuki hautematen da parrokia-elizan, eta elementu erromaniko batzuk kontserbatu egin dira ere bai. Horrez gain, elizak kalitate tekniko handiko gangak ditu, Erdi Aroko arkitekturari gehitutako nobedadeak erakusten dizkigutenak.