Bakardadearen baseliza (Atauri)

Sarrera

Atauritik Maezturako bide berdea hartuz gero, zailtasunez bizirauten duen ermita erromaniko xume batera helduko gara. Donemiliagako Goldean (1025), Ataburi de Suso eta Ataburi de Iuso herrixkei buruz hitz egiten da. Antza denez, lehenengoa egungo Atauri herria zen. Bigarrena, nahiz eta segurtasun osoz ezin ziurtatu, Bakardadearen baselizarekin erlazionatu egin da. Historian zehar, Ataurik kokapen estrategikoa izan zuen Mendialdeko orografia korapilatsua zeharkatzen zituzten eta ibaiaren ertzean pasatzen ziren bideen kontrol gune gisa. Hori dela eta, Ataurik gaztelu oso garrantzitsu bat zeukan, Nafarroako Antso VII.a Azkarrak Larraun eta Larraga hiribilduei foruetan eman ziena. Egun, funtzio guzti horiek galdu dira, baina tenpluaren arkitekturak eta askotariko erabilerek iraganeko komunitateentzat izandako garrantzia baieztatzen dizkigute.

Bideoa

 360º irudiak

Antzinako portada

Eraikinaren abandonu eta hondamendi etapak direla eta, egungo nabea berreraikia da. Halere, askotan gertatzen den bezalaxe, antzinako eraikinaren zenbait material berrerabili egin dira. Bakardadearen baselizan, iraganeko portadatik hartutako silarri dekoratu batzuk aurki ditzakegu. Bestalde, profil baketoidun eta liso gutxi batzuk bereizten direnez, Atauriko parrokiako portadaren antzekoa dela esan genezake.

Antzinako argazkiak

Gerardo López de Guereñuk 70. hamarkadan ateratako argazkiek baieztatzen dizkigute ermita kontserbazio egoera larrian zegoela. Baselizaren estruktura gaurkoa bazen ere, bere murruetako arrailek eta estalkiaren egoera txarrak ezinbestekoa egiten zuen eraikina konpontzea. 1983. urteko zaharberritze lanetan zimentuak ondoztatu, erlaitzak eta hagaburuak berriz jarri eta estalkia guztiz berregin ziren.

Baseliza

Kanpoaldea

Gaur egun, baseliza Bakardadearen Andra Mariri dagokio, baina antzinako dokumentazioaren arabera, San Julianen izenpean eraiki zen. XII. mendeko eraikin honek iragan erromanikoa dauka, baina eraikuntza fase horretatik bakarrik burualdea kontserbatzen da. Izan ere, gainerakoa abandonu etapa bat ostean eraikina berregin zen Atauri herriko baseliza bezala erabiltzeko asmotan.

Burualdea zirkulu-erdiko abside paregabe batek osatzen du, Araba mailan bitxikeria dena. Hainbat eraikuntza fase izan zituen, baina egun oso zaila da hauek desberdintzea edota zehaztea. Ekialdeko leihatea erdi-puntuko bao xume batekin eginda dago, saietera itxura duena eta barrurantz irekitzen dena txaranbeldu handi batekin.
Dirudienez, hegoaldeko leihoa beranduago egin zen, eta dekoraziorik gabeko eta arkugain batez osatutako bi dobelekin eginda dago. Dekorazioa edota eskulturak faltan egotea oso normala zen, pinturarekin apaintzen baitzituzten kanpoaldeak. Zoritxarrez, denboraren poderioz eta haien kokapenagatik pigmentuak galduz joan dira.
Barrualdea

Baselizaren barrualdea oso xumea da, eta burualdeko zabalera duen nabe bakar batez osatuta dago. Bestalde, presbiterioko sarrera garaipen arku oso itxi eta zabal batekin egiten da.

Ebanjelioaren aldean, erlaitz horren erdi puntuko arkua xake itxurako dekorazioa duten inposta batzuetan sostengatzen da. Epistolaren aldean, ordea, soka formako lerroa duten inposten gainean ezartzen da. Elementu askok pentsarazten dute Bakardadearen baselizaren hastapenak XII. mendearen lehen erdialdekoak izan ahal direla. Hori horrela balitz, inguruko eliza erromaniko goiztiarrenetako bat izango liteke.

KOKAPENA

Argazki kredituak:

Gaur egungo argazkiak: © Ondare Irekia | Patrimonio Abierto

Argazki zaharrak: Arabako Lurralde Historikoaren Agiritegia.

Suscríbete a nuestra newsletter

Súmate a nuestro boletín de correo para estar al día de todas nuestras novedades.

¡Te has suscrito correctamente!

Share This