Proiektuari buruz

Ondare Irekia Hagaburu Kultur Elkartearen proiektua da, eta 2017an sortu zen, Fundación Vital Fundazioaren bultzada suharrari esker. Gure helburua ondarea ikertzea eta zabaltzea izan da beti, eta ekimen hau gure erronkarik handienetako bat da, ondarearen hedapenari aplikatutako teknologia berrien erabileraren aldeko apustua eginez.

Urteetan zehar lortutako arrakastari esker, laguntzak batu ditugu eta, 2023an, Buenos Airesko Unibertsitateko Antropologia Bisualaren Arloaren esperientzia eta ezagutza gehitu ditugu, kultur ondarearekin lotutako esperientzia berriak garatzeko.

Ikerketa

Ondare Irekia Euskal Herriko historia, artea eta kultura ikertzen dituen proiektua da. Lantaldea Artearen Historian, Irudiaren Teorian, Historian eta Antropologia bisualean adituak diren pertsonek osatzen dute, eta berrikuntza metodologikoa dute ezaugarri, baina baita teknologikoa ere. Humanitate Digitalen erabileraren bidez, gure ondareari buruzko informazio eguneratua eta fidagarria publiko guztien eskura eskaintzea dugu helburu.

 

Dibulgazioa

Ikerketak ez du inolako zentzurik ezagutza gizartera helarazten ez bada. Horretarako, estrategia desberdinez baliatuko gara, beti kontuan izanik hartzaileen aniztasuna: fitxa birtualak eta dibulgaziozko ikastaroak edo hitzaldiak, podcastak eta irratiko kolaborazioak, kongresuetan parte hartzea edo aldizkari edo liburuetan emaitzak argitaratzea. Plataforma honek arreta berezia jarriko du gure ikerketen dibulgazio digitalean, eta, horretarako, gizartearen eskaera berrietara egokitzen joango diren kanal ugari erabiliko ditu.

Taldea:

Isabel Mellén

Isabel Filosofian doktorea da (Zaragozako Unibertsitatean) eta Artearen Historian graduatua (UNEDen). Gaur egun, UNIZARen eta UNEDen irakasten du. Bere ikerketa-lana irudiaren teorian eta Erdi Aroko irudien azterketan genero-ikuspegitik oinarritzen da. “Tierra de damas” eta “El Sexo en tiempos del románico” liburuen egilea da.

$

Marina Gutiérrez De Angelis

Marina Antropologian doktorea da Buenos Airesko Unibertsitatean eta irakaslea unibertsitate horretan. Gaur egun, UBAko Antropologia Bisualaren Arloa zuzentzen du, eta bere ikerketa-lana irudia diziplinarteko ikuspegi batetik aztertzea da, arreta berezia jarriz ondarearen eta teknologia berrien arteko harremanetan.

$

Gorka López de Munain

Gorka Artearen Historian doktorea da Bartzelonako Unibertsitatean. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean eta UNEDen Ondarearen eta Artearen Historiaren irakaskuntza ematen du. Bere bi ikerketa-ildo nagusiak heriotzaren kultura bisuala eta Euskal Herriko Erdi Aroko artearen azterketa dira./p>

$

Ondare Irekia | Patrimonio Abierto es un proyecto que cuenta con la colaboración de la Fundación Vital Fundazioa. Con esta iniciativa buscamos ofrecer una apertura digital al patrimonio y facilitar su divulgación y conocimiento.

Con el apoyo de:

Share This