Elizmendiko Andra Mari Baseliza – Kontrasta
Elizmendi baseliza Kontrasta herritik kanpo dagoen muinoan kokatuta dago. Arana herrixka hiribildu bihurtu eta izena aldatu baino lehenago kontserbatutako aztarna bakarra da. Kokapen estrategiko hortik, Harana osoa eta Nafarroako muga ederki ikusten dira. Absidearen antzinatasuna eta modilioi bitxiak kontuan hartuta, Arabako eliza zaharrenetako baten aurrean egon ginateke.
Bakardadearen baseliza (Atauri)
Atauritik Maezturako bide berdea hartuz gero, zailtasunez bizirauten duen ermita erromaniko xume batera helduko gara. Tenpluak Arabako burualde zaharrenetariko bat eta portada originala kontserbatu ditu.
Zelaiko Andre Mariaren baseliza (Maeztu)
XII. mendeko bigarren erdiko tenplu erromaniko honen kontserbazio egoera aparta da. Dudarik gabe, eraikinaren harribitxia portada da, bertan lan egindako tailerren maila teknikoa zein kreatiboa ederki islatzen baitira.
Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza (Durana)
Egungo Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza XII. mendeko amaierako eraikin paregabea da. Bertan, historian zehar egondako aldaketen aztarnak aurki daitezke. Eliza xumea dirudien arren, bere portada erromanikoa Arabako aberatsenen artean dago.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Lasarte)
Gasteiztik ateratzen den ibilbide atsegina oinez zein bizikletaz eginez, Lasartera helduko gara. Iristean, historiaz betetako herri batean gaudela iragartzen digun eliza izugarri batekin topo egingo dugu. Eraikina XVI. mendean egin bazen ere, oraindik zenbait elementu erromaniko kontserbatzen ditu.