Katalogo
digitala
ibilbideak
Eliza margotuak. Iraganaren argia eta kolorea
Iragana kolorez beteta dago. Erdi Aroko harrizko eta hotzezko ondarearen iruditeriaren aurrean, historiak errealitatea oso bestelakoa izan zela kontatzen digu. Elizak teknika piktorikoekin eta denboran zehar aldatuz joango diren motiboekin apaintzen ziren, baina beti espiritu bera mantenduz: eraikin bat ez zen amaitutzat ematen “akabera” piktorikoa aplikatzen zitzaion arte.
Donejakue bidea Araban
IX. mendean Jakue Nagusiaren gorpuzkiak Konpostelan aurkitu zituztenetik, Europa osoan zehar santuaren erlikiak ikustera zihoazen lehen erromesaldiak hasi ziren. Hala ere, bide hauek ez zuten inoiz forma edo ibilbide finkorik izan, eta une bakoitza zehazten zuten egoera historiko, politiko eta erlijiosoak aldatzen joan ziren. Hori dela eta, ezin da Donejakue bideaz hitz egin, Arabaren kasuan denboran zehar aldatu ziren bideez baizik.
Arabako Lautadako erromanikoa
Gaur egun, Arabako Lautadak Europa osoko arrasto erromanikoak dituzten eraikinen kontzentrazio handienetako bat du. Ekialdean bertan 100km2-ko 14 arrasto kontserbatzen dira, hots, 7 km2-ko eliza bat. Herrixka bakoitzean, mota guztietako elementu erromanikoekin topo egiten dugu. Batzuetan leihate soil bat mantentzen da, beste batzuetan garai modernoko erreformek iraunarazi duten portada bat, hala ere, beste batzuetan jatorrizko egituraren zati handi bat kontserbatu duten tenpluen aurrean gaude, Estibaliz edo Aiarako baseliza kasu.
Gasteizko eraztun erromanikoa
Gasteizko “Eraztun berde” ospetsua parkeez, bide berdeez eta natura guneez osatutako perimetroan zehar doa, izadia auzoen mugetan barneratuz. Hiriko hedapenaren ondorioz, Gasteizko hiribildutik gertu zeuden herrixka asko ia guztiz anexionatu egin dira.
Erromanikoa Arabako Mendialdean
Arabako Mendialdeak bere eraikuntzen kalitateagatik eta aniztasun tipologikoengatik bereizten diren hainbat eliza erromaniko kontserbatzen ditu. Haien kontserbazio egoera aparta denez, kilometro gutxietan zehar denetarik bisitatu dezakegu: ermita txiki eta xumeak edota iraganeko tailer onenek gauzaturiko tenplu itzelak.