


Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)
Gasteizko San Martin auzoan, Tourseko San Martin ermita dago. Nahiz eta hiriko sare urbanoaren parte izan, originali, Avendagnuko herrixka Gasteizko inguruetan zegoen. Denbora pasa ahala, aldaketa ugari egin dira, baina oraindik ere bere ezaugarri erromanikoak hauteman daitezke. Bestalde, Tourseko San Martin ermitan pintura gotiko ikaragarriak kontserbatu egin dira.

Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza (Durana)
Egungo Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza XII. mendeko amaierako eraikin paregabea da. Bertan, historian zehar egondako aldaketen aztarnak aurki daitezke. Eliza xumea dirudien arren, bere portada erromanikoa Arabako aberatsenen artean dago.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Lasarte)
Gasteiztik ateratzen den ibilbide atsegina oinez zein bizikletaz eginez, Lasartera helduko gara. Iristean, historiaz betetako herri batean gaudela iragartzen digun eliza izugarri batekin topo egingo dugu. Eraikina XVI. mendean egin bazen ere, oraindik zenbait elementu erromaniko kontserbatzen ditu.

San Andres Apostoluaren eliza – Legarda
Legarda Gasteiztik gertu dagoen herria da, Arrato mendatearen magalean. Ezohiko dorre erromanikoaz gain, San Andres elizak Arabako Erdi Aroko pintura multzo garrantzitsuenetako bat gordetzen du, partzialki ezkutatuta.

Kiltxanoko San Pedro Ermita
Argomaizetik gertu dagoen muino txiki batean kokatua, Kiltxanoko San Pedro eliza, itxuraz apala eta xumea den arren, eliza erromanikoak mendeen joanean nola egokitzen diren erakusten duen adibide bat da, duela gutxi irtenbide harrigarrietara iritsiz.