ondarearen ikerketa eta dibulgazio digitala

Aktualitatea

CLUNAES

Erdi Aroko Europako esperientzia

XII. mendea garai dinamikoa izan zen, non ideiak eta formak migratzen ziren, oraindik aztarnak eta arrastoak geratzen zaizkien bideak marraztuz.

Zentro horietako bat Estibaliz izan zen, Naiarako loturetan zehar Burgundiatik isurtzen ziren formak jaso zituena, baina baita Europako iparraldetik ere, eta, horrekin, oraindik esploratzeke zeuden lan-ildo batzuk markatu zituen. Era berean, Euskal Herri osoan eta inguruko lurraldeetan hedatutako eraginen eta ikonografien igorpen-zentro indartsu gisa funtzionatu zuen. Dinamika horrek erakusten du Estibalizko eraikuntza-proiektuak pisu handia duela; izan ere, zirkunstantzia ezberdinen ondorioz, ezin izan zuen inoiz distira egin sortu zen distirarekin.

Proiektu honek penintsulako iparraldeko erromanikoan eredu eta formen artikulazioan eta zirkulazioan paper nagusia izan duen eta, hala ere, historiografian ilunduta eta ahaztuta geratu den enklabe baten historia berreskuratu nahi du.

Paisaia sakratuak

VI. mendetik aurrera, hainbat erabilera zituzten haitzulo artifizialen multzo batzuk, hala nola eremu eremitikoak, biltegiak edo nekropoliak, Araban zehar banatu ziren. Paisaia sakratu hauek bere historia misteriotsua ezagutzera gonbidatzen gaituzte.

Katalogo digitala

Vital Fundazioaren laguntzari esker, 2018. urtetik Arabako Erdi Aroko ondarearen katalogo digitala sortzeko lanean ari gara. Ekimen honen bidez, publiko orokorrari aparteko ondarea ezagutarazteaz gain, berarekin bizi diren bizilagunak sentsibilizatzen eta inplikatzen laguntzea ere lortu nahi dugu.

Katalogoan sartutako azken fitxak

Elizmendiko Andra Mari Baseliza – Kontrasta

Elizmendiko Andra Mari Baseliza – Kontrasta

Elizmendi baseliza Kontrasta herritik kanpo dagoen muinoan kokatuta dago. Arana herrixka hiribildu bihurtu eta izena aldatu baino lehenago kontserbatutako aztarna bakarra da. Kokapen estrategiko hortik, Harana osoa eta Nafarroako muga ederki ikusten dira. Absidearen antzinatasuna eta modilioi bitxiak kontuan hartuta, Arabako eliza zaharrenetako baten aurrean egon ginateke.

San Andres Apostoluaren eliza (Birgaragoien)

San Andres Apostoluaren eliza (Birgaragoien)

Birgaragoien herrian, San Andres eliza itzela altxatzen da. Nahiz eta herrixka 1025. urtetik dokumentatuta egon, tenplua XII. mende bukaerakoa edota XIII. mende hasierakoa da. Barrualdean Erdi Aroko bataiarri izugarri bat dago.

Andra Mariren baseliza (Uribarri-Harana)

Andra Mariren baseliza (Uribarri-Harana)

Andra Mariren baseliza (Uribarri-Harana) Aurkibidea Sarrera 360º irudiak Pinturak Antzinako argazkiak Baseliza Kokapena Sarrera Harana erdian, Alda eta Kontrasta herrien artean, Ullibarri-Harana herrixka kokatzen da. Kanpoaldean, Bengolarreako Andra Mari baseliza...

Elizen

Bilatzailea

Bisita birtualak

Ezagutu ondarea 360 gradutan

Ondare Irekia | Patrimonio Abierto proiektua Vital Fundazioaren laguntzarekin sustatzen da. Ekimen honen bidez, ondareari ate digital bat irekitzea nahi diogu, haren dibulgazioa eta ezagutza erraztuz.

Laguntzaile:

Suscríbete a nuestra newsletter

Súmate a nuestro boletín de correo para estar al día de todas nuestras novedades.

¡Te has suscrito correctamente!