Paisaia sakratuak

VI. mendetik aurrera, hainbat erabilera zituzten haitzulo artifizialen multzo batzuk, hala nola eremu eremitikoak, biltegiak edo nekropoliak, Araban zehar banatu ziren. Paisaia sakratu hauek bere historia misteriotsua ezagutzera gonbidatzen gaituzte.

Gaubeako paisaia sakratua

Trebiñuko enklabea

Gaubea: Pinedo eta Korro

Gaubeako paisaia sakratua

Pinedo eta Korro haitzuloak

Gaubeako haranean eta Omecillo ibaiaren inguruan, Goi Erdi Aroan haitzulo artifizial ugari induskatu ziren, gaur egun arte kontserbazio-egoera harrigarrian iritsi direnak. Horietatik Pinedo eta Korroko multzoak nabarmentzen ditugu, VII. mendetik XIX. mendera arte erabilera desberdinak izan dituztenak. Tradizionalki, eremutar jatorriko espaziotzat identifikatu izan dira, nahiz eta hondakin materialek eta horiek kokatzen diren inguruneak beste irakurketa egiteko aukera ematen duten.

Las Gobas eta Santorkaria

Trebiñuko paisaia sakratua

Santorkaria eta Las Gobas

Trebiñuko enklabean zehar, eremutegi, nekropoli eta koba multzo bat zabaltzen da. Bertan, Las Gobas eta Santorkaria haitzulo artifizialak aurkituko ditugu. Multzo konplexua da, eta fenomeno eremitikoa eta espazio horiek mendeetan zehar izan zituzten erabilerak (etxebizitzak, almazeak, espazio sakratuak eta nekropoliak) aztertzera eta ezagutzera gonbidatzen gaitu.

Share This