Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)

Sarrera

Gasteizko San Martin auzoan, Tourseko San Martin ermita dago. Nahiz eta hiriko sare urbanoan egon, originali, Avendagnuko herrixka (Donemiliagako goldean agertzen den moduan, 1025) Gasteizko inguruetan zegoen. Erdi Aroan, oraindik Vitoriako hiribildutik bere independentzia mantentzen zuen. Baina XX. mendea heldu eta gutxira, zabaltze proiektuen eta Arabar hiriaren hedapenaren ondorioz, herrixka desagertu egin zen. Gaur egun, San Martin ermita herrixka horren historiaren lekuko zuzena da. Landázuri historialariak XVIII. mendean zioenez, antzinan “hiri-bazter handia zena, non ametsik ezta etxerik ez diren, bakarrik Sant Martín Eliza geratu da”. Hortaz, baliteke momentu horretan bakarrik herri hustua izatea.

Bideoa

360º irudiak

Pinturen aurkikuntza

Parrokia berriaren obrak 1978. urtean hasi ziren. Eraikuntza-lanetan, parrokia eta ermita atxikitu ziren. Bestalde, erretaula kentzeari ekin ziotenean, Erdi Aroko itxura zuten pinturak aurkitu zituzten. Haien garrantzia kontuan hartuta, handik gutxira berreskuratze lanekin hasi ziren. Horrez gain, ermitaren hormari atxikitutako eraikuntza eraitsi zutenean, beste pintura multzo batzuk topatu egin ziren. Hortaz, Gotikoa garatzen ari zenean, Abendañoko kanpoaldea zein barrualdea pinturez apainduta zegoen. 1985 eta 1986. urteen artean, pinturak hormatik erauzi eta ermitaren barrualdera eraman ziren.

Antzinako argazkiak

Argazki zaharrek elizaren iraganari buruzko hainbat datu ematen dizkigute. Izan ere, argazkilaritzari esker, ermitaren itxuraz edota bertan egindako aldaketez gehiago jakiteko aukera daukagu. Adibidez, Gasteizko elizbarrutiaren monumentu katalogoan argitaratutako argazkietan Neorromaniko estiloan margotutako hegaleko kaperak agertzen dira, eta erretaula barroko xamurra baina bikaina.

Ermita

Kanpoaldea

Kanpotik, dimentsio txikiko eraikina ikusten dugu. Halere, begirada batez hauteman daiteke oraindik Erdi Aroko zenbait ezaugarri mantentzen dituela: erlaitz eta leihate erromanikoak, edota ate eta sarrera itsutu ugari. Horiei esker, eraikinak denboran zehar jasandako aldaketez gehiago jakin dezakegu.

Tenpluaren burualdea zuzena da, eta bakarrik zirkulu-erdiko bao batekin irekita dago. Parrokia berriak iparraldeko horman dagoen portadaren sarrera partzialki eskutatzen du. Ezinezkoa da portada hura originala izatea, burualdera begira baitago. Horregatik, sakristiaren garai bateko sarrera izan daitekeela susmatzen da.

Barrualdea

Barruan harritzen gaituen lehenengo gauza aldarearen kokalekua da. Izan ere, ermitaren oinaldean jarrita dago. Eraikitze-fasei dagokienez, gutxienez, bi fase nagusi desberdintzen ditugu. Alde batetik, burualdea daukagu, kanoi-ganga zorrotz batekin estalia eta parpain-arku lodiez osatuta. Ekialdean dagoen arkua mentsula molduratuetan sostengatzen da. Horma horren bukaeran, bobeden abiaguneak ikus daitezke. Horrek, hegoaldeko hormako leihate prerromaniko txiki batekin batera, elizaren eraikitze-faseak sakonago ikertzeko beharra adierazten digu.

Abendañoko ermitaren beste eraikitze-fase nagusia erdiko nabeak osatzen du, moztutako parpain-arku zabalekin artikulatzen dena. Bere hormen hegaletan leihateak eta sarrerak aurki ditzakegu. Batzuk oraindik erabiltzen dira, baina beste asko itsutuak daude. Horri esker, eraikinak historian zehar izandako garrantziaz jakiteko aukera dugu.

XIV. mendeko pintura gotikoak

Seguru aski, Abendañoko ermitako gauzarik esanguratsuena pintura gotikoen multzo paregabea da. Izan ere, margoak kanpoaldean zein barrualdean kontserbatu dira. Nahiz eta nahiko zatituta egon, tenpluaren burualde originaleko goiko aldean Jesusen Gurutziltzaketaren irudikapena antzeman daiteke. Gazeoko eskema ikonografikoaren modura, Jesusen ondoan Ama Birjina eta San Joan Ebanjelaria daude, eta beste bi pertsonaia ditugu: Longinos, Jesusi erasotzen ari diona, eta Estefaton, binagrez bustitako esponja gerturatzen diona. Beheko zatian, leihatearen inguruan Apostoluen Kolegioa irudikatzen da.

Hegaleko hormetan, ziklo ikonografikoa amaitzen da Flagelazioaren edo santu baten martirioaren irudikapenarekin. Horrekin batera, Jesusen haurtzaroarekin erlazionatutako eszenak topatzen ditugu, adibidez, Deikundea.

Oinalderantz begira, aldarearen kokalekuan kanpoko pinturak daude, haientzako bereziki egindako euskarrian. Oso hauskorrak direnez, zailtasunez antzematen dira hormen irudikapenak. Hala ere, Azken Auziaren irudia bereiz daiteke. Gehienetan, gai hau elizen oinaldean irudikatzen zen. Aspaldiko leihatearen tokian, XIII. mendeko Ama Birjinaren eta Haurraren Erdi Aroko tailu interesgarria dago.

Erdi Aroko pintura talde apart honen amaiera gisa, aldarean landare formako polikromia arrastoak aurki ditzakegu. Guzti hau kontuan hartuta, San Martin eliza XIV. mendean izandako itxura imajinatzea errazagoa da.

KOKAPENA

Argazkien kredituak

Gaur egungo argazkiak: © Álava Medieval / Erdi Aroko Araba.

Argazki zaharrak: Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria (Vol. III).

Share This