Arabako Lautadako erromanikoa

Gaur egun, Arabako Lautadak Europa osoko arrasto erromanikoak dituzten eraikinen kontzentrazio handienetako bat du. Ekialdean bertan 100km2-ko 14 arrasto kontserbatzen dira, hots, 7 km2-ko eliza bat. Herrixka bakoitzean, mota guztietako elementu erromanikoekin topo egiten dugu. Batzuetan leihate soil bat mantentzen da, beste batzuetan garai modernoko erreformek iraunarazi duten portada bat, hala ere, beste batzuetan jatorrizko egituraren zati handi bat kontserbatu duten tenpluen aurrean gaude, Estibaliz edo Aiarako baseliza kasu.

Atal honetan Arabako Lautadako erromanikoaren lan adierazgarrien aukeraketa txiki bat egin dugu. Horrela, eremu txiki batean, Arraraingo San Joan ermita sinple eta pintoreskoa eta gure erromanikoko oinarrizko pieza den Armentiako basilika ezagutu ditzakegu.

Digitalki irekitako elizak

Garbikundearen Andra Maria eliza(Lopidana)

Garbikundearen Andra Maria eliza(Lopidana)

Zadorra ibaiaren ertzean eta Gasteiztik 7 kilometroetara, Lopidana herria dago. Bertan, jatorri erromanikoko tenplu harrigarri bat dago: Garbikundearen Andra Maria eliza. Mendeetan zehar izandako garapena maisuki hautematen da parrokia-elizan, eta elementu erromaniko batzuk kontserbatu egin dira ere bai. Horrez gain, elizak kalitate tekniko handiko gangak ditu, Erdi Aroko arkitekturari gehitutako nobedadeak erakusten dizkigutenak.

Betoñuko San Esteban eliza

Betoñuko San Esteban eliza

Egun, Betoñuko udalerri gasteiztarra hiriko sare urbanoaren parte da. San Esteban elizan Erdi Aroko elementu batzuk hauteman ditzakegu, adibidez bere portada originala. Bestalde, Aro Modernoko handitze lanak kontserbatu ditugu.

Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)

Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)

Gasteizko San Martin auzoan, Tourseko San Martin ermita dago. Nahiz eta hiriko sare urbanoaren parte izan, originali, Avendagnuko herrixka Gasteizko inguruetan zegoen. Denbora pasa ahala, aldaketa ugari egin dira, baina oraindik ere bere ezaugarri erromanikoak hauteman daitezke. Bestalde, Tourseko San Martin ermitan pintura gotiko ikaragarriak kontserbatu egin dira.

Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza (Durana)

Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza (Durana)

Egungo Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza XII. mendeko amaierako eraikin paregabea da. Bertan, historian zehar egondako aldaketen aztarnak aurki daitezke. Eliza xumea dirudien arren, bere portada erromanikoa Arabako aberatsenen artean dago.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Lasarte)

Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Lasarte)

Gasteiztik ateratzen den ibilbide atsegina oinez zein bizikletaz eginez, Lasartera helduko gara. Iristean, historiaz betetako herri batean gaudela iragartzen digun eliza izugarri batekin topo egingo dugu. Eraikina XVI. mendean egin bazen ere, oraindik zenbait elementu erromaniko kontserbatzen ditu.

San Andres Apostoluaren eliza – Legarda

San Andres Apostoluaren eliza – Legarda

Legarda Gasteiztik gertu dagoen herria da, Arrato mendatearen magalean. Ezohiko dorre erromanikoaz gain, San Andres elizak Arabako Erdi Aroko pintura multzo garrantzitsuenetako bat gordetzen du, partzialki ezkutatuta.

Kiltxanoko San Pedro Ermita

Kiltxanoko San Pedro Ermita

Argomaizetik gertu dagoen muino txiki batean kokatua, Kiltxanoko San Pedro eliza, itxuraz apala eta xumea den arren, eliza erromanikoak mendeen joanean nola egokitzen diren erakusten duen adibide bat da, duela gutxi irtenbide harrigarrietara iritsiz.

Done Bikendi Eliza – Otobarren

Done Bikendi Eliza – Otobarren

Arabako erromanikoa askotarikoa eta originala da bere formetan, tipologia eta soluzio kopuru izugarria sortuz. Otobarrengo kasuak ezin hobeto adierazten du espiritu hori, probintziako burualde poligonal bakanetako bat erakusten baitu, kalitate eskultoriko eta arkitektoniko harrigarriarekin.

Jaiokundearen eliza – Otogoien

Jaiokundearen eliza – Otogoien

Kokapen estrategiko batean egonda, bide garrantzitsuenetatik oso gertu, Oto aldea antzinatik izan da okupatua. Horrela, eliza honetako elementurik nabarmenena, zalantzarik gabe, bataiarria da, Arabako Erdi Aroko artearen bitxirik nabarmenenetako bat

Andre Mariaren Jasokundearen eliza – Alaitza

Andre Mariaren Jasokundearen eliza – Alaitza

Alaitza herri txikian Euskadiko elizarik harrigarrienetariko bat dugu. Kanpotik, abside erdi borobil bat, nabe bi eta elizpe bat dituen tenplu erromaniko bat ikusten dugu. Hala ere, benetako aberastasuna barruan aurkitzen dugu, erdi aroko oso misteriotsua den xehetasun handiko margo zabal bat topa dezakegu.

Jaiokundeko Ama Birjinaren eliza – Añua

Jaiokundeko Ama Birjinaren eliza – Añua

Añuako elizako absidea Arabako Lautada osoan dugun Erdi Aroko arte-alerik aberatsenetako bat da. Baina, gainera, garai modernoan eraberritu zen tenplua da, kalitate artistiko handiko ekarpenekin.

San Julian eta Santa Basilisa eliza – Oreitia

San Julian eta Santa Basilisa eliza – Oreitia

Oreitia Arabako Mendebaldeko Lautadan dago, Gasteiztik hamar kilometrora. Eskualde hau zipriztintzen duten hirigune txiki gehienak bezala, bere historia Erdi Aroko lehen mendeetan hasten da eta, horrekin batera, bere elizaren historia ere hasten da.

Amamioko San Joan ermita – Araia

Amamioko San Joan ermita – Araia

Amamioko San Joan XII. mendeko ermita erromaniko eder bat da, muino batetik inguruko paisaia menperatzen duena. Ermita txiki hau, Arabako erromanikoko mendeetako herri eliza adibide ezin hobea da. Sortu eta mende gutxi pasatu ondoren bertan behera utzi zen, erreforma edo birmoldaketa handirik gabe.

San Pedro Apostoluaren eliza (Monasterioguren)

San Pedro Apostoluaren eliza (Monasterioguren)

Gasteizko erdigunetik 7 kilometrotara, Monasteriogurengo San Pedro Apostoluaren eliza dago. Arabako erromanikoko eliza osoenetako bat da, tenpluaren jatorrizko dorrea eta elizpea mantentzen dira-eta.

Estibalitzeko Andre Mariaren Santutegia

Estibalitzeko Andre Mariaren Santutegia

Estibalitzeko santutegia, Vitoria-Gasteizetik 10 km eskasetara kokatuta, Arabako lekurik ezagunena eta tradizio gehien daukana da. Estibalitzeko Ama Birjina 1941 urtetik aurrera Arabako zaindaria izan den arren, bereganako debozioa jada Erdi Arotik datorkigu.

Arraraingo San Juan Ermita – Burgelu

Arraraingo San Juan Ermita – Burgelu

Burguko herriaren kanpoaldean, soroen artean, San Juan ermita aurkitzen dugu. Eraikuntza hau Arrarain izeneko aspaldiko herrixkaren azken testigantza da. Herri hau XIV. mendean loratu eta orduantxe abandonatu egin zen.

San Erroman eliza, Ezkerekotxa

San Erroman eliza, Ezkerekotxa

Ezkerekotxa, Done Jakue bideak zeharkatua, Arabako lautadaren bihotzean kokatuta dagoen herri bat da. Herri honek historian zehar ezagutu dituen aldaketen laburpena, San Erroman elizan ikusiko dugu.

Tourseko San Martin eliza, Gazeo

Tourseko San Martin eliza, Gazeo

Done Jakue bide arabarraren ertzean, Gazeo parean, Tourseko San Martin eliza aurkitzen dugu. Bere izenak Donejakueko izaera agerian uzten digu, zeinaren oihartzunak mendeetan zehar elizako murruak begiratu dituzten erromesei erreferentzia egiten dien.

Share This