Amamioko San Joan ermita (Araia)

Sarrera

Amamioko San Joan XII. mendeko ermita erromaniko eder bat da, muino batetik inguruko paisaia menperatzen duena. Araiatik datorren bidetik ermitara gerturatzen garenean, deserosoa den kokapen bat aurkitzen dugu, mendi-hegal baten erdian, bere historian zehar hainbat mantenimendu arazoak izan dituena. Ermita txiki hau, Arabako erromanikoko mendeetako herri eliza adibide ezin hobea da. Sortu eta mende gutxi pasatu ondoren bertan behera utzi zen, erreforma edo birmoldaketa handirik gabe.

Bideoa

360º Irudiak

Amamioko herri hustua

Donemiliagako Goldea dokumentuan desagertutako Amamioko herria agertzen da, Hamamio izenpean, zerga ordaintzen zuelarik. Bere biztanleak herritxoa utzi zuten eta bailaran zeuden ondoko herrietan kokatu zituzten haien etxeak XV. mendean. Ziurrenik, desagertzearen arrazoi bat bere kokapena izan zen, oso kokapen ona ziurgabetasun denboraldietan, baina oso desegokia onaldi denboraldietan, altura ezberdinetako mendi-hegalean egotea landatzeko komenigarria ez baitzen. XVI. mendean ez zegoen herriaren arrastorik, Gil lizentziatuaren bisita izan zenean, eliza ermita bezala izendatu baitzen. Hara ere, azken denboraldian egindako egokitze lanetan, iparraldeko hormaren ondoan, antzinako erdi aroko hilerri baten aztarnak topatu dira. Herriko eliza izatetik ermitara izatera pasatu zenetik, Araia eta Albenizko kontzejuek izan dute bere mantenimendu eta zaintza ardura, eta San Joan ospakizunean bertan elkartzen dira.

Antzinako argazkiak

Pasatako mendean eginiko argazkietan ermitaren kontserbazio egoera larria zen. Egitura orokorra zutik zegoen, baina abandonaturik egoteak kalte larriak eragin zituen. Ekialdeko leihoak, elizaren altxor bat zena, erdi estalita zegoen horma batekin eta moldaketa batzuen ondoren, era trakets batean berriro montatu zen. Zorionez, eraikina moldatze lan berriak heldu arte mantendu zen zutik eta, gaur egun, tenplua bere osotasunean ikusi daiteke.

San Joan ermita

Kanpoaldea

Ermitak oso txikia den nabe bakar bat du eta, beharrezko kontserbatze lanak kenduta, denboran zehar aldaketa handirik ez du izan. Kanpotik arreta gehien bereganatzen duen zatia absideko bere leiho ederra da. Bere kapitel batean, primeran landuta dagoena, hegoak beherantz zabalduta dituen arrano bat ikus dezakegu, atzaparrekin koilarera helduta. Beste batean, lehoi gorputz bik buztana atzeko hanken artean sartuta, buru bat partekatzen dute. Biek oinarritzen dituzte aurreko hankak esfera itxurako gauza batean kapitel erdian. Erlaitza landare irudiekin apainduta dago eta leiho sinple baten gainean xake-itxurako arku bat dago

Leihoaz gain, interes handiko erromanikoko arrasto gehiago kontserbatzen dira, eraikina inguratzen duen harburuen ilara eta hormak osatzen dituzten harlandu onak, besteak beste. Harburu gehienek dekoratuta badaude ere, batzuk oso txunditua daude. Bertan landare elementuak ikus daitezke, adibidez, fruitu borobilak hosto batetik helduta, edo animalien buruak eta monstruen aurpegiak. Azken hauen artean, azpimarratzekoa da amanda itxurako begi handiak dituena.

Erlaitzaren zati batzuk ere, xake-itxurako apainketa dituztenak denboraren eraginari eutsi dio, beste garai batean, ziurrenik tenpluaren perimetro osoa zeharkatzen bazuen ere. Erlaitzaren pieza batzuk lurzoruan aurki daitezke, eskailera-maila bezala berrerabiliak izan direnak, gaur egungo portadaren aurrean aurki dezakeguna, adibidez.

Multzoaren ageriko batasun estilistikoa gorabehera, badakigu ermita une jakin batean berregin behar izan zela, eta piezak berriz kokatu. Litekeena da esku-hartze horren arrazoia egitura partzialki eraitsi izana, mendiko sedimentuak presioa egin baitzion iparraldeko hormari, urteetan metatuta egon ondoren, inork kendu gabe. Elizak mugimendu gogorrak jasan behar izan zituen, eta kolapso partzial batera eraman zuten. Ziur asko, une horretan galdu ziren kanoi zorrotzeko jatorrizko gangak eta hegoaldeko portada. Berreraikitzearen ondoren, sarrera, portada erromaniko primitiboak izan behar zituen arkiboltetako batzuen hondakinekin busti zen, irtenbide askoz sinpleago eta funtzionalago bat eskainiz.

Barrualdea

Barruko leku txikian arreta gehien bereganatzen duena buru zuzena da, oraindik xake-itxurako erlaitzekin. Erlaitz horretatik irteten zen desagertutako jatorrizko ganga. Bere lekuan, estaldura berri bat ikusten da, mendiaren lurraren bultzapena dela eta oker dagoena. Tenpluaren beste zatiak egurrezko estaldura berriak ditu.

Antzinako portadaren aztarnak

Ermita, gure egunetara heldu da erretaularik gabe eta altzari liturgikorik gabe, baina presbiterio aldean, zutabe bi ditugu bi kapitel ederrekin landarez dekoratutako erlaitz bat dutelarik bere goiko partean. Haien gainean, dobela batzuen hasierak, tenpluaren gaurko ateak erakusten dituen arkuaren ildaska berak ditu. Hortaz, eta zutabeen altueraz, ondoriozta daiteke jatorrizko portadatik gelditzen diren arrastoak direla.

Arrasto hau presbiteriora sarrera ematen zuen garaipen-arkuaren zati bat zela pentsatzen bazen ere, gaur egungo frogek ezkerreko aldean zegoen portada dela baieztatzen dute. Portada hau, antzinako biztanleek zaborretatik atera zuten eta ermita barruan kontserbatu zuten.

Antzinako portadatik kontserbatu diren bi kapiteletatik, batek landare apainketa erakusten du eta besteak Arabako erromaniko osorik eszena bitxi eta adierazgarrienetariko bat dauka: tunika daraman bekatari batek bere arropa heltzen du, deabru pare batek, atzaparrak eta animalien aurpegiak dituztelarik, arrastaka eramaten duten bitartean, besoetatik helduta eta ileetatik tiraka. Amamioko San Juan elizan lan egin zuen tailerraren eskultoreen maisutasun adibide paregabea da kapitel hau eta era berean, bekatuzko bizitza baten ondorioen oharpen galanta..

Kokapena

Argazki-kredituak:

Egungo argazkiak: © Ondare Irekia | Patrimonio Abierto

Antzinako argazkiak: Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa

Suscríbete a nuestra newsletter

Súmate a nuestro boletín de correo para estar al día de todas nuestras novedades.

¡Te has suscrito correctamente!

Share This