Jaiokundearen eliza – Otogoien

AURKIBIDEA

  • Sarrera
  • Bideoa
  • 360º Irudiak
  • Antzinako argazkiak
  • Bataiarria
  • Elizari buruz
  • Kokapena

Sarrera

Kokapen estrategiko batean egonda, bide garrantzitsuenetatik oso gertu, Oto aldea betidanik izan da okupatua. Los Goros kobazuloan, esaterako, VII. mendeko arreo garrantzitsu bat aurkitu zen, Araban garaiko aztarnarik gutxienetariko bat dena. Otogoeien, Donemiliagako Goldean (1025an) agertzen bada ere, Oto izenpean, antzinako elizatik iparraldeko horma bakarrik gelditzen da. Agerian dagoen beste guztia XII. mendeko lehenengo zatiko eraikuntza baten aztarnak dira. Otobarrenen gertutasunak eta historikoki antzinatik bi herriek izan duten lotura alde batean utziz, bi herrietako elizak eraiki zituzten tailerrek ez zuten bata bestearekin zerikusirik.

Bideoa

360º Irudiak

Antzinako argazkiak

Otobarrengo elizan gertatu zen bezala, XX. mendearen erdialdera arte Otogiengo elizari atxikituta eraikuntzak batzuk zeuden. Hauek bere Erdi Aroko egitura guztiz estaltzen zuten. Horrela, mende honetan gauzatutako berriztapenek, garaiko irizpideak jarraituz, atxikituta zeuden eraikin hauek guztiak suntsitu zituzten. Kanpandorreari ere, kanpaiak estaltzen zituen eraikin bitxi bat kendu zioten. Mantendu egin diren eraikutza bakarrak, elizpe sinplea eta elizaren sakristia dira. Hori bai, aldaketa hauen ondorioz, portada begibistan gelditu zen. Zorionez, Gerardo López de Guereñuk egindako argazkiek, berriztapen hauen aurrekoak, eraikina berrogeigarren hamarkadan zegoen bezala erakusten dute.

Bataiarria

Eliza honen gauzarik garrantzitsuena, dudarik gabe, bataiarria da. XIII. mendean eginda, elementu erromaniko eta gotikoen arteko oreka perfektu bat erakusten du. Bi estiluen arteko transizio epe batean kokatu dezakegu. Bere oinarrian mahatsondo baten hostoz eta mahatsez eginiko dekorazioa dugu. Goiko partean, bestetik, arkuteri trilobulatuen segida bat dugu hogeitabi pertsonen irudiekin batera, profetak, apostuluak (Pedro eta Pablo adibidez) eta fraideak haien artean. Azpimarratzekoa da ere talde honen barruan ageri den Deikunde ederra, Gabriel eta Maria irudiekin errepresentatzen dena. Bitarteko espazioan, koparen zatirik handiena okupatuz, irudi anitzak ditugu. Haien artean, arranoak untziak ehiztatzen, sei hostoko loreak, txoriak, munstroak, gurutzeak, beirate gotikoen diseinuak, bihotz itxurako hostoak, Agnus Dei edo Jaungoikoaren arkume bat… Beharbada eszenarik deigarriena indarra erakusten duten lehoiak dira. Gaztela eta Leon erresumaren heraldikaren erreferentzia izan zitekeen, Arabako eliza erromanikoetan arraroa ez dena.

Natibitatearen Eliza

Kanpoaldea

Arabako erromanikoaren heterogeneotasunak aukera ematen du, kilometro batzuen diametro batean, konponbide mota ezberdin eta harrigarriak aurkitzea. Otogoiengo elizaren kasuan, kanpoaldetik ikusita, hiru leiho handi daukan, burualde erdiborobil eta sinple bat daukagu. Inpostak, arkiboltak eta arkuen goiko partea leun-leunak ditu, inongo dekoraziorik gabe, zergaitia oraindik ez dakigula. Margoz dekoratuak izan zitezkeen edo, ez dakizkigun arrazoiengatik, ez ziren inoiz landu, ohikoa denez honako eraikin motetan. Edozein kasutan, arkitekturak, apainduratan urria eta lerro perfektuekin, ambizio handiko eraikin baten aurrean kokatzen gaitu.

Portada

Portadan agertzen da, buruan faltan botatzen dugun landutako dekorazio guztia. Estibalizko Portada Speciosaren imitazio bat da (Arabako beste hainbat eliza erromanikoentzat eredutzat hartu zena). Bere sinpletasuna eta akaberengatik, Argandoñako portada egin zuen tailer bera izan zitekela esan daiteke. Horrela, portadak, arkibolta bikoitz eta zorrotz bat dauka. Barrukoa arkua akanto landarez dekoratuta dago eta kanpokoa, fruitu borobilez hostoetatik zintzilikatuta. Zutabeen fusteak saski-itxuraz eta lau hostoen loreen erretikula batez dekoratuta daude, Estibalizko tailerren lana kopiatuz, eta horrekin batera Frantziako Borgoña aldeko tradizio eskultorikoa jarraituz. Zutabeen kapitelek akanto hostoak erakusten dizkigute, landare igokarien modura eta gizonezko aurpegi bat ilea leporaino duelarik..

Barrualdea

Tenpluko gangak eraikinaren hormen eraikuntza baino berriagoak izan daitezke. Nabe bakar bat dugu hiru zatitan bananduta, presbiterioa gehituz, garaipen arku batekin sarrera moduan. Arku horren kapitelek, zutabe erdien gainean oinarrituta, dekorazio bitxi bat dute. Ezkerrekoetan hosto liraindu batzuk ikusten ditugu, baina eskuinekoetan arrain eskematiko batzuk eta sugeak, haien buztanekin izkinan kiribilduta boluta bat osatzen dutelarik.

Erretaula

Absidea XVIII. mendeko erretaula batek estaltzen du. Horrela erretaula honen bihotzean, XIII. mendeko Andra Mari baten eskultura bat dugu. Araba osoan irudi mota hauei debozio handia omen zioten, anitzak baitira Ama Birjina umearekin eskultura hauek, nahiz eta oso kalitate mota ezberdinetakoak izan. Kasu honetan kalitatezko adibide bat dugu, margo geruza ezberdin dituena.

Erretaularen arkitektura barrokoak, XVII. mendekoa, santuen eszenak irudikatzen dituen margo segida batentzat euskarri bezala balio dute. Horrela, erretaula honen beheko aldean, sagrarioaren bi aldeetara, estigmak jasotzen ari den San Frantzisko bat dugu Santa Barbararen irudi batekin. Aipatutako Erdi Aroko Ama Birjina inguratzen San Pedro eta San Pablo daude. Hauen gainetik Deikundearen irudikapen bat aurkitzen dugu, San Jose eta San Joanen irudiak alboetan daudelarik. Goiko partean, ohikoa denez, Kalbarioa batek erretaula koroatzen du.

Alboko erretaulak

Alboetako bi erretaulak garai eta estilo ezberdinetakoak dira. Ezkerrekoa Andre Maria Agurneri dedikatua dago, XVIII. mendekoa da eta oso apaindutako rokoko estilo bat jarraitzen du. Eskuinekoa, aldiz, 1740. urtean egin zen, neoklasiko estilokoa da eta San Migel, San Anton abadearekin eta San Andresekin dagoen margo bat dauka

Kokapena

Argazki-kredituak:

Egungo argazkiak: : © Ondare Irekia | Patrimonio Abierto

Antzinako argazkiak: Arabako Lurralde Historikoko Artxiboa

Suscríbete a nuestra newsletter

Súmate a nuestro boletín de correo para estar al día de todas nuestras novedades.

¡Te has suscrito correctamente!

Share This