
Gasteizko Eraztun Erromanikoa
Vitoria-Gasteizek “Eraztun berde” ospetsua du, hiriaren perimetroa zeharkatzen duena parkeen, bide berdeen eta naturak auzoen mugetan barneratzen dituen espazioen bitartez. Hiriaren hedapenaren ondorioz, Gasteizko Erdi Aroko hiribilduaren inguruko antzinako herrixka asko hiriaren garapen modernoak ia bereganatu ditu.
Herrixka horietako gehienek beren baserri tradizionalaren zati bat kontserbatu dute, baita parrokia-elizak ere, natura, landa eta ondarea modu harrigarrian elkartzen diren ingurune bereziak sortuz.
“Vitoria-Gasteizko Eraztun Erromanikoaren” ibilbide honetan eliza horietako batzuk ezagutuko ditugu, gainera, beren eraikuntza erromanikoen zati bat kontserbatu dutenak. Horrela, eraztun berdea edo Arabako hiria inguratzen duten bide berdeak aprobetxatuz, interes handiko elizak bisitatu ahal izango ditugu oinez edo bizikletaz ibilaldi xume bat eginez.
Digitalki irekitako elizak
Garbikundearen Andra Maria eliza (Lopidana)
Zadorra ibaiaren ertzean eta Gasteiztik 7 kilometroetara, Lopidana herria dago. Bertan, jatorri erromanikoko tenplu harrigarri bat dago: Garbikundearen Andra Maria eliza. Mendeetan zehar izandako garapena maisuki hautematen da parrokia-elizan, eta elementu erromaniko batzuk kontserbatu egin dira ere bai. Horrez gain, elizak kalitate tekniko handiko gangak ditu, Erdi Aroko arkitekturari gehitutako nobedadeak erakusten dizkigutenak.
San Esteban eliza (Betoñu)
Egun, Betoñuko udalerri gasteiztarra hiriko sare urbanoaren parte da. San Esteban elizan Erdi Aroko elementu batzuk hauteman ditzakegu, adibidez bere portada originala. Bestalde, Aro Modernoko handitze lanak kontserbatu ditugu.
Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)
Gasteizko San Martin auzoan, Tourseko San Martin ermita dago. Nahiz eta hiriko sare urbanoaren parte izan, originali, Avendagnuko herrixka Gasteizko inguruetan zegoen. Denbora pasa ahala, aldaketa ugari egin dira, baina oraindik ere bere ezaugarri erromanikoak hauteman daitezke. Bestalde, Tourseko San Martin ermitan pintura gotiko ikaragarriak kontserbatu egin dira.
Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza (Durana)
Egungo Done Eztebe Lehen Martiriaren eliza XII. mendeko amaierako eraikin paregabea da. Bertan, historian zehar egondako aldaketen aztarnak aurki daitezke. Eliza xumea dirudien arren, bere portada erromanikoa Arabako aberatsenen artean dago.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Lasarte)
Gasteiztik ateratzen den ibilbide atsegina oinez zein bizikletaz eginez, Lasartera helduko gara. Iristean, historiaz betetako herri batean gaudela iragartzen digun eliza izugarri batekin topo egingo dugu. Eraikina XVI. mendean egin bazen ere, oraindik zenbait elementu erromaniko kontserbatzen ditu.
San Pedro eliza (Gardelegi)
Gardelegi herriak, Gasteizko udal-lurraldearen parte dena, eliza oso interesgarri bat du. Izan ere, Erdi Aroko eliza honen absidean originali egondako erretaula nagusiaren atzean, kronologia desberdineko horma-pinturak daude.
San Pedro Apostoluaren eliza (Monasterioguren)
Gasteizko erdigunetik 7 kilometrotara, Monasteriogurengo San Pedro Apostoluaren eliza dago. Arabako erromanikoko eliza osoenetako bat da, tenpluaren jatorrizko dorrea eta elizpea mantentzen dira-eta.
San Prudentzio eta San Andresen basilika (Armentia)
Gasteizko kanpoaldean, Armentiako San Prudentzio eta San Andresen basilika aurkitzen da, Arabako patroiaren egoitza dena. XII. mendean kolegiata gisa eraiki bazen ere, eraikuntza-fase ezberdinak izan zituen. Adibidez, XVIII. mendean bere jatorrizko itxura guztiz aldatu egin zen. Halere, euskal erromanikoko eraikin interesgarrienetariko bat da.
Natibitatearen eliza (Arkaia)
Aztarnategi erromatarretik metro gutxietara, Arkaiako hurrengo aztarnarik zaharrena aurkituko dugu: Natibitatearen eliza. Nahiz eta elementu erromaniko batzuk ezkutatuta egon, oraindik ere Erdi Aroan izandako itxura jakiteko aukera ematen digute.








