Erromanikoa Arabako Mendialdean

Arabako Mendialdeak bere eraikuntzen kalitateagatik eta aniztasun tipologikoengatik bereizten diren hainbat eliza erromaniko kontserbatzen ditu. Haien kontserbazio egoera aparta denez, kilometro gutxietan zehar denetarik bisitatu dezakegu: ermita txiki eta xumeak edota iraganeko tailer onenek gauzaturiko tenplu itzelak.

Ibilbide honetarako, Arabako Mendialdeko adibide esanguratsuenak hautatu ditugu. Horrela, Estibaliz Santutegiaren eragina Markinez herriraino heldu zela ikasiko dugu. Ondoren, antzinako mendateak jarraituz, Zekuiano, Maestu edota Leortzako tailerren lan ederrak ezagutuko ditugu. Bukatzeko, Birgaragoiengo elizan Mendialdeko erromaniko berantiarraren adibiderik onenetariko bat azalduko dugu.

Digitalki irekitako elizak

San Andres Apostoluaren eliza (Birgaragoien)

San Andres Apostoluaren eliza (Birgaragoien)

Birgaragoien herrian, San Andres eliza itzela altxatzen da. Nahiz eta herrixka 1025. urtetik dokumentatuta egon, tenplua XII. mende bukaerakoa edota XIII. mende hasierakoa da. Barrualdean Erdi Aroko bataiarri izugarri bat dago.

Andra Mariren baseliza (Uribarri-Harana)

Andra Mariren baseliza (Uribarri-Harana)

Andra Mariren baseliza (Uribarri-Harana) Aurkibidea Sarrera 360º irudiak Pinturak Antzinako argazkiak Baseliza Kokapena Sarrera Harana erdian, Alda eta Kontrasta herrien artean, Ullibarri-Harana herrixka kokatzen da. Kanpoaldean, Bengolarreako Andra Mari baseliza...

Santa Eufemia parrokia (Elortza)

Santa Eufemia parrokia (Elortza)

Elortza herria lur malkartsuetan dago, Laminoria Errege Haranaren bukaeran eta Musitu ibaiaren ertzean. Parrokiaren kanpoaldean hainbat eraikuntza fase desberdindu ditzakegu. Adibidez, XVI. mendeko zatia edota bere nabe erromanikoa.

Bakardadearen baseliza (Atauri)

Bakardadearen baseliza (Atauri)

Atauritik Maezturako bide berdea hartuz gero, zailtasunez bizirauten duen ermita erromaniko xume batera helduko gara. Tenpluak Arabako burualde zaharrenetariko bat eta portada originala kontserbatu ditu.

Zelaiko Andre Mariaren baseliza (Maeztu)

Zelaiko Andre Mariaren baseliza (Maeztu)

XII. mendeko bigarren erdiko tenplu erromaniko honen kontserbazio egoera aparta da. Dudarik gabe, eraikinaren harribitxia portada da, bertan lan egindako tailerren maila teknikoa zein kreatiboa ederki islatzen baitira.

San Juan baseliza (Markinez)

San Juan baseliza (Markinez)

Nabe bakarreko eta burualde erdizirkularreko eraikin hau oso ondo kontserbatu egin da. Bere leihateak eta portadak, tenpluko beste hainbat elementu dekoratiboak bezala, kalitate eskultoriko aparta dute.

Share This