Santa Eufemia parrokia (Elortza)

Sarrera

Elortza herria lur malkartsuetan dago, Laminoria Errege Haranaren bukaeran eta Musitu ibaiaren ertzean. Parrokiaren historia Santa Eufemia auzoarekin lotuta dago. Izan ere, bertan kokatuta dago eta egun herriko eraikinik altuena da. Kokapen estrategiko hori dela eta, gutxienez, XI. mendetik existitzen da, Donemiliagako goldeko (1025) Elhorzahea herrixkak baieztatzen duen bezalaxe. Elortzaren bilakaera Santa Pia (egun desagertua) abadia laikoarekin elkartuta egon zen. Kontserbatutako dokumentazioak dioenez, Elortzako apaizak abadia itxi ondoren XVIII. mendean, pieza liturgiko batzuk herrira eta inguruko herrixketara eraman zituen.

Bideoa

360º irudiak

Sakristia

Arkitektura kontuan hartuta, Elortzako obrarik garrantzitsuena bere sakristia izan daiteke. XVI. mende amaieran edota XVII. mende hasieran atxikitutako lauki plantako eraikina petxinen gainean beheratutako kupula batekin ixten da. Erliebean egindako dekorazio geometrikoak xumeak badira ere, nahiko dotoreak dira. Horri esker, obraren kalitate handia nabarmentzen da.

Parrokia

Kanpoaldea

Zenbait eskailera igo ondoren, Santa Eufemia parrokiaren portada estaltzen duen arkupera helduko gara. Arkupea Vicente de Nanclaresek diseinatu zuen 1829. urtean garai moduan zerealen erreserbak gordetzeko. Kanpoan elizaren eraikuntza fase desberdinak hautematen dira. Adibidez, XVI. mendeko kanpaidorre txikiak lehen zatiaren eta burualdearen arteko transizio gisa balio du.Nabe erromanikoa, ordea, XII eta XIII. mendeetan eraiki zen. 

Oinaldean, leihate erromaniko oso interesgarria dago. Bolekin apaindutako arkibolta bakarra dauka, eta roleoekin dekoratutako arkugaina akanto hostoez betetako inpostetan sostengatzen da. Leihozangoak zulatu dira eta leihate osoa goratu ondoren bere kokapena aldatu egin zela dirudi.

Hegoaldeko murruan portada erromanikoa dago. Santa Eufemiako portada Mendialdean zabaldutakoen adibide ona da, eta Lautadan (Txintxetru, Alaitza) zein Mendialdean (Zekuiano, Maeztu) ikusten diren portaden antzekoa da.
Lau arkiboltez eta arkugain baketoidun batez osatuta dago. Moldura konkaboak puntan bukatzen dira, eta arkibolta batzuetan dekorazio xakeztatua hautematen da. Izan ere, ezaugarri hori oso ohikoa da Mendialdeko portadetan. Eszena narratiboak edota erromanikoko beste elementu ikonografikoak, aldiz, ez dira agertzen. Kapitelak oso xumeak dira, eta bakarrik “V” forman egindako lerro finak dituzte.
Barrualdea

Barruan, kanpotik hautematen genituen eraikuntza faseak erraz ikusiko ditugu. Lehenengo, nabe erromanikoan sartuko gara. Bertan, egoera apartan heldu zaigun kanoi ganga zorrotza eta sendoa dago, parpain-arkuez osatuta dagoena eta nabea ixteko balio duena. Hondoan, XIX. mendean irekitako zuloan, batailarria dago eta, horren ezkerrean, elizaren oinaldean, itxura modernoa duen egurrezko koro xumea dago.

Nabe barrena, XVI. mendean handitutako zati nagusira eta burualdera helduko gara. Esparrua arku tertzele on batzuekin ixten da. Ekialdean, presbiterioa dugu. Bertan, erretaula nagusia kokatuta dago eta eremua nerbio ganga interesgarri batekin ixten da.

Erretaula

Ekialdeko murruan, XVIII. mendearen azken laurdenean egindako erretaula rokokoa dago. Erdian, tenpluaren titularraren tailua dugu, Santa Eufemia. Esku artean, martirioaren palma eta liburu irekia ditu. Bi aldeetan, erdiko eszena San Pedro eta San Pabloren kalitate gutxiagoko tailuak daude.

Goiko aldean, erretaula ixten, Kristo Gurutzean irudikatuta dago, baino erretaula baino zaharragoa da. Adituen ustez, XVI. mendean egindako aurreko eskultura erretaula zaharrago baten parte izango litzateke, baina gaur egun bi urre-koloreko arrokaien artean kokatuta dago.

KOKAPENA

Argazki kredituak

Gaur egungo argazkiak: © Ondare Irekia | Patrimonio Abierto

Suscríbete a nuestra newsletter

Súmate a nuestro boletín de correo para estar al día de todas nuestras novedades.

¡Te has suscrito correctamente!

Share This