Historiaren kolorea
Iragana kolorez beteta dago. Erdi Aroko harrizko eta hotzezko ondarearen iruditeriaren aurrean, historiak errealitatea oso bestelakoa izan zela kontatzen digu. Elizak teknika piktorikoekin eta denboran zehar aldatuz joango diren motiboekin apaintzen ziren, baina beti espiritu bera mantenduz: eraikin bat ez zen amaitutzat ematen “akabera” piktorikoa aplikatzen zitzaion arte.
XII. mendeko okre gorri koloreko margolan xumeetatik hasi eta Errenazimentu argitsueneko distira kromatikora arte, eliza margotuen bilduma harrigarria eta, batez ere, oso ezezaguna du Arabak.
Ondare Irekia/Patrimonio Abierto-ko atal honetan, pixkanaka fitxa berriak sartuko ditugu, argiak eta koloreak gure ondarean izan zuten garrantzia ezagutzera emateko.
Digitalki irekitako elizak
San Esteban eliza (Betoñu)
Egun, Betoñuko udalerri gasteiztarra hiriko sare urbanoaren parte da. San Esteban elizan Erdi Aroko elementu batzuk hauteman ditzakegu, adibidez bere portada originala. Bestalde, Aro Modernoko handitze lanak kontserbatu ditugu.
Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)
Gasteizko San Martin auzoan, Tourseko San Martin ermita dago. Nahiz eta hiriko sare urbanoaren parte izan, originali, Avendagnuko herrixka Gasteizko inguruetan zegoen. Denbora pasa ahala, aldaketa ugari egin dira, baina oraindik ere bere ezaugarri erromanikoak hauteman daitezke. Bestalde, Tourseko San Martin ermitan pintura gotiko ikaragarriak kontserbatu egin dira.
San Andres Apostoluaren eliza – Legarda
Legarda Gasteiztik gertu dagoen herria da, Arrato mendatearen magalean. Ezohiko dorre erromanikoaz gain, San Andres elizak Arabako Erdi Aroko pintura multzo garrantzitsuenetako bat gordetzen du, partzialki ezkutatuta.
Kiltxanoko San Pedro Ermita
Argomaizetik gertu dagoen muino txiki batean kokatua, Kiltxanoko San Pedro eliza, itxuraz apala eta xumea den arren, eliza erromanikoak mendeen joanean nola egokitzen diren erakusten duen adibide bat da, duela gutxi irtenbide harrigarrietara iritsiz.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza – Alaitza
Alaitza herri txikian Euskadiko elizarik harrigarrienetariko bat dugu. Kanpotik, abside erdi borobil bat, nabe bi eta elizpe bat dituen tenplu erromaniko bat ikusten dugu. Hala ere, benetako aberastasuna barruan aurkitzen dugu, erdi aroko oso misteriotsua den xehetasun handiko margo zabal bat topa dezakegu.
Jaiokundeko Ama Birjinaren eliza – Añua
Añuako elizako absidea Arabako Lautada osoan dugun Erdi Aroko arte-alerik aberatsenetako bat da. Baina, gainera, garai modernoan eraberritu zen tenplua da, kalitate artistiko handiko ekarpenekin.
San Pedro eliza (Gardelegi)
Gardelegi herriak, Gasteizko udal-lurraldearen parte dena, eliza oso interesgarri bat du. Izan ere, Erdi Aroko eliza honen absidean originali egondako erretaula nagusiaren atzean, kronologia desberdineko horma-pinturak daude.
Tourseko San Martin eliza, Gazeo
Done Jakue bide arabarraren ertzean, Gazeo parean, Tourseko San Martin eliza aurkitzen dugu. Bere izenak Donejakueko izaera agerian uzten digu, zeinaren oihartzunak mendeetan zehar elizako murruak begiratu dituzten erromesei erreferentzia egiten dien.
Aiarako Ama Birjinaren Baseliza (Alegría-Dulantzi)
Alegria-Dulantzitik kilometro eskas batera Ayalako Ama Birjinaren baseliza dago, Arabako lautada osoan hoberen kontserbaturik dagoen tenplu erromanikoa. Antzina, Done Jakue bidearen zati izan zen, elizaren dekorazio eta egituran arrastoak utzi dituelarik.