Aiarako Ama Birjinaren Baseliza (Alegría-Dulantzi)

AURKIBIDEA

  • Sarrera
  • Bideoa
  • 360º Irudiak
  • Kontsagrazioa gurutzeak
  • Aintzinako argazkiak
  • Baseliza
  • Kokalekua

SARRERA

Alegria-Dulantzitik kilometro eskas batera Aiarako Ama Birjinaren baseliza dago, Arabako lautada osoan hoberen kontserbaturik dagoen tenplu erromanikoa. Antzina, Done Jakue bidearen zati izan zen, elizaren dekorazio eta egituran arrastoak utzi dituelarik. Gaur egun baseliza bezala ikusten badugu ere, Erdi Aroan Aiarako herrixkaren tenplu parrokiala izan zen. Izan ere, gaur egun desagerturik dagoen herri honetako biztanleak bizi baldintza hobeagoren bila aldameneko herria den Alegria-Dulantzira mugitu ziren. Egun, bere bisitarako egokitzen den eremu natural zabal batean ikusi ahal dugu, inguruan, arrasto arkeologiko aunitz aurkitzen direlarik. Hauen artean, antzinako Via Crucis-aren zati ziren idulkia eta sarkofago bat.

Bideoa

360º Irudiak

kontsagrazioa gurutzeak

Elizaren barrualdeko perimetroan kolore gorriko horma pintura batzuk nabarmendu ahal ditugu. Erdi Aroko kontsagrazio gurutzeak dira. Apezpikuak ospatzen zuen sagaratze erritu konplexu batean margotzen ziren. Santu berri baten erlikiak eraman eta gero, hiru buelta ematen ziren honen inguruan, ondoren hormetan ur bedeinkatutako jaurtiz. Gero, barrualdera sartzen ziren, non, beste erritu batzuen artean, gurutze batzuk margotzen zituzten babes moduan. Normalean hamabi margotzen ziren, apostoluen omenez, eta kandela bat pizten zen hauen gainean. Erritu hau ez zen eliza guztietan egiten, izan ere, Erdi Aroko erritu hau jarraitzen zuten bi eliza bakarrik ezagutzen ditugu Araban: Ayalako baseliza eta Arbuloko San Martín de Toursekoa.

Aintzinako argazkiak

Eliza, XIX. mendearen amaieran, azken harrietan zen, jada Antonio Piralak bere Provincias vascongadas liburuan aipatzen zigun bezala. Berez, Piralak, elizaren “azkena” ekidin beharko zela defendatzen zuen. Zorionez, ondoren bideratu ziren zaharberritzeen bitartez, bere suntsipena saihestu egin zen. Hala ere, zaharberritzeen ondorioz antzinako arkupearen altuera gutxitu egin zuten. Eta horregatik, gaur egun, soberan geratu ziren pieza erromanikoak, hauen artean zutabe eta kapitel zatiak, atariaren barrualdean ikusi ahal ditugu.

 

Ayalako Ama Birjinaren baseliza

Done Jakue bidetik Aiarako Ama Birjina elizara gerturatzen garen heinean, beti ezaguna izan den profil bat ikusten dugu. Alegia, elizatik nabarmentzen dugun lehen gauza zirkuluerdi-formako burualde handia da. Hiru leihok absidea zulatzen dute. Hauetako bi apaindura soil bat daukaten gezileihoak dira, arkupearen gainean bola formako dekorazio batean oinarritzen direnak. Hirugarrena ordea, Gotiko estiloa jarraitzen duen geroagoko irekidura da. Bertako kapiteletan dama ezberdinak aurkitzen ditugu, orrazkera eta ile apaindura ezberdinekin.

Teilatu-hegala dekoratzen duen hagapuru sorta oso ondo kontserbatu da, interes handia pizten diguna. Hauen artean beharbada deigarriena gurutze paté -aren forma daukana da. Erdi Aroan ohikoa zen gurutze tipologia hau, barrualdeko kontsagrazio gurutzeetan ere ikusi ahal ditugu. Bestetik, hagapuruen artean, Gorbeialdeako eremuan maiz ikus ditzakegun bestelako gai erromanikoak aurkitzen ditugu. Hauen artean nahiko zehaztugabe dagoen piztia bat daukagu, bere ahutzen artean aurpegi zabal bat daukaten pertsonaia ezberdinak daude.
Beste gai batzuk ere ohikoak dira Arabako erromanikoan, arranoa, esaterako. Bestetik, Done Jakue bideko eragina erakusten digun bestelako hagapuruak ere ikusi ahalko ditugu, pinaburu eta maskor formakoak zehazki. Horrela, eliza atarira gerturatuz, teilatua sostengatzen duen egurrezko habeen artean disimulaturik, beste bi hagapuru aurkituko ditugu. Bertan gizon eta emakume exhibizionistak ikusten ditugu, maiz Arabako eliz erromanikoetan ikusten den bezala..
Berebiziko portiko hau, Erdi Aroko portikoen artean Araban aurki dezakegun berezitasun bat da, gertuko Erentxu herrian dagoenaren antzerakoa. Ayalako honetan, portikoa hiru arkuz osaturik dago. Bertan, antzeman daiteke Gotikorantz eramango gaituzten zorroztasun prozesuaren saiakerak. Izan ere, hauetako bat erdi puntuko arku bat den bitartean, beste biak zorrotzagoak egiten direla ikusten dugu.
Portada, erromanikoko ohiko eredua da, bere dekorazio bakarra dekorazio akeztatuan geratuz.
Barrualdera sartzen garenean, bisitariarentzat harrigarriena zera da, dena kanoi-ganga zorrotzen altuera, eta, oro har, bere zabaltasuna da. Nabeen inguruko hormetan, hiru lerroetan ateratzen diren mentsulak ikusten ditugu. Gaur egun ez da ezaguna hauen jatorrizko funtzioa. Pentsatzen da, persona gehiago sartzeko sortu zen egurrezko tribunaren egitura sostengatzeko sortu zela.
 

Presbiteriorantz gerturatuz, zerra-ahoz dekoraturiko bestelako hutsuneak ikusiko ditugu. Kredentziak dira. Antzina, bestelako errituak gauzatzeko erabiltzen ziren, bertan liturgiarako objektuak gordetzeko.

KOKALEKUA

Créditos fotográficos:

De las fotografías actuales: © Ondare Irekia | Patrimonio Abierto

De las fotografías antiguas: Cristóbal de Castro, Catálogo Monumental de España. Provincia de Álava, Madrid, 1915.

Suscríbete a nuestra newsletter

Súmate a nuestro boletín de correo para estar al día de todas nuestras novedades.

¡Te has suscrito correctamente!

Share This