Donejakue bidea Araban

IX. mendean Jakue Nagusiaren gorpuzkiak Konpostelan aurkitu zituztenetik, Europa osoan zehar santuaren erlikiak ikustera zihoazen lehen erromesaldiak hasi ziren. Hala ere, bide hauek ez zuten inoiz forma edo ibilbide finkorik izan, eta une bakoitza zehazten zuten egoera historiko, politiko eta erlijiosoak aldatzen joan ziren. Hori dela eta, ezin da Donejakue bideaz hitz egin, Arabaren kasuan denboran zehar aldatu ziren bideez baizik.

Donejakue bidea, Araban zehar, ibilbide honen jatorritik bertatik dokumentatuta dago, eta eragin nabarmena izan du ibilbideko ondarean. Ondare Irekia/Patrimonio Abierto proiektuaren bidez ibilbide birtual bat eskaintzen dugu. Ibilbide  honen bidez, bertako tenpluak nolakoak diren eta hauen ezaugarri garrantzitsuenak zeintzuk diren jakingo dugu.

Digitalki irekitako elizak

Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)

Abendañoko San Martin ermita (Vitoria-Gasteiz)

Gasteizko San Martin auzoan, Tourseko San Martin ermita dago. Nahiz eta hiriko sare urbanoaren parte izan, originali, Avendagnuko herrixka Gasteizko inguruetan zegoen. Denbora pasa ahala, aldaketa ugari egin dira, baina oraindik ere bere ezaugarri erromanikoak hauteman daitezke. Bestalde, Tourseko San Martin ermitan pintura gotiko ikaragarriak kontserbatu egin dira.

Andre Mariaren Jasokundearen eliza – Alaitza

Andre Mariaren Jasokundearen eliza – Alaitza

Alaitza herri txikian Euskadiko elizarik harrigarrienetariko bat dugu. Kanpotik, abside erdi borobil bat, nabe bi eta elizpe bat dituen tenplu erromaniko bat ikusten dugu. Hala ere, benetako aberastasuna barruan aurkitzen dugu, erdi aroko oso misteriotsua den xehetasun handiko margo zabal bat topa dezakegu.

San Esteban eliza – Subilla-Gasteiz

San Esteban eliza – Subilla-Gasteiz

Subilla Gasteizi buruz ditugun lehenengo albiste historikoak XI. mendearen hasierakoak dira, eta bertan “Subillana” izenarekin agertzen zaigu. Eliza honen eraikuntzaren historia XVI. mendean hasi zen eta mendeetan zehar jarraituko du, interes handiko lanekin.

Jasokundearen eliza – Erdoñana

Jasokundearen eliza – Erdoñana

Ikusten den eraikina XVI. mendeko bigarren erdiko eraikuntza on bat da. Hala ere, antzinako erromanikoko eraikuntzaren arrasto anitzak ikusten dira. Eraikin erromanikoaren izatea arkupean baieztatzen da, bertan erdi aroko portada garrantzitsu bat baitago, XII. mendeko bukaerakoa edo XIII. mendeko hasierakoa izan zitekeena.

San Pedro eliza – Billa Oka

San Pedro eliza – Billa Oka

San Pedro elizak historian zehar aldaketa anitz jasan dituen eraikin bat da. Gaur ikusten ditugun atal gehienak XVIII. mendean eginiko berreraikuntza baten ondoriak dira.

Tourseko San Martin eliza – Estavillo

Tourseko San Martin eliza – Estavillo

Estavillo Zadorra ibaia begiratzen duen malda baten gainean kokatutako herri estrategiko bat da. Araban dokumentatuta dauden herrietatik zaharrenetarikoa da, izan ere, 871. urtean Okoiztako Done Bikendi monastegiko dohaintza batean ageri baita Stavellu izenpean.

Estibalitzeko Andre Mariaren Santutegia

Estibalitzeko Andre Mariaren Santutegia

Estibalitzeko santutegia, Vitoria-Gasteizetik 10 km eskasetara kokatuta, Arabako lekurik ezagunena eta tradizio gehien daukana da. Estibalitzeko Ama Birjina 1941 urtetik aurrera Arabako zaindaria izan den arren, bereganako debozioa jada Erdi Arotik datorkigu.

Arraraingo San Juan Ermita – Burgelu

Arraraingo San Juan Ermita – Burgelu

Burguko herriaren kanpoaldean, soroen artean, San Juan ermita aurkitzen dugu. Eraikuntza hau Arrarain izeneko aspaldiko herrixkaren azken testigantza da. Herri hau XIV. mendean loratu eta orduantxe abandonatu egin zen.

Natibitatearen eliza (Arkaia)

Natibitatearen eliza (Arkaia)

Aztarnategi erromatarretik metro gutxietara, Arkaiako hurrengo aztarnarik zaharrena aurkituko dugu: Natibitatearen eliza. Nahiz eta elementu erromaniko batzuk ezkutatuta egon, oraindik ere Erdi Aroan izandako itxura jakiteko aukera ematen digute.

San Erroman eliza, Ezkerekotxa

San Erroman eliza, Ezkerekotxa

Ezkerekotxa, Done Jakue bideak zeharkatua, Arabako lautadaren bihotzean kokatuta dagoen herri bat da. Herri honek historian zehar ezagutu dituen aldaketen laburpena, San Erroman elizan ikusiko dugu.

San Andres apostoluaren eliza, Villafranca

San Andres apostoluaren eliza, Villafranca

Villafranca Estibalitzeko santutegia dagoen muinoaren magalean kokaturik dugu. San Andres Apostoluaren elizak, denboran zehar erantsi zitzaizkion gehigarriak kendu ondoren, itxura sendo eta uniforme bat aurkezten du.

Done Saturninoko eliza, Zalduondo

Done Saturninoko eliza, Zalduondo

Oso aspalditik, Done Jakue bidea jarraitzen zuten erromes, mandazain edo merkatarientzat ezinbesteko pasabidea eta bidegurutzea izan da Zalduondo.

Tourseko San Martin eliza, Gazeo

Tourseko San Martin eliza, Gazeo

Done Jakue bide arabarraren ertzean, Gazeo parean, Tourseko San Martin eliza aurkitzen dugu. Bere izenak Donejakueko izaera agerian uzten digu, zeinaren oihartzunak mendeetan zehar elizako murruak begiratu dituzten erromesei erreferentzia egiten dien.

Aiarako Ama Birjinaren Baseliza (Alegría-Dulantzi)

Aiarako Ama Birjinaren Baseliza (Alegría-Dulantzi)

Alegria-Dulantzitik kilometro eskas batera Ayalako Ama Birjinaren baseliza dago, Arabako lautada osoan hoberen kontserbaturik dagoen tenplu erromanikoa. Antzina, Done Jakue bidearen zati izan zen, elizaren dekorazio eta egituran arrastoak utzi dituelarik.

Share This